XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LEKUNBERRI AITZ TA ORLEGI TARTEAN

Larraun napar baillarako erri nagusia da.

Donostiatik Iruñera dijoan errege-bidearen ertzean dago.

Tokia ezin erosoago ta ederragoa.

Aralar mendia aurrez aurre agertzen zaigu Gipuzkoako mugaraiño.

Inguruan belaze zabalak, basoak ezin konta ala, guztietan pagoa errege.

Atzean, bizkar konkor bat bezala arkaitz galanta, illearen modura piñu batzuk dituela.

Larraun erreka ertzean dijoa Irurtzun aldera.

Iturriak nun nai daude.

Eliza, errege-bidetik aruntzaxeago ikusten degu.

Eliz inguruan erri-zaarra.

Errege-bide ondoan Lekunberri berria dago, an bai ostatu galanta.

Udarako ezin obea da toki eroso ta alai au.

Eliza, ederra, zaarra, erromaniko-gotiko bitartekoa, dan dana arri landuaz egiña, gaztelu baten antzekoa, batez ere dorrea.

Antziñako sarrera ta atzeko leioak gorde ditu.

Ederrak dira, iduriz beteak, danak zerbait esan nai dutela.

Orain dala gutxi, eliz barrena berritu dute ta izan leiken ederrenetakoa gelditu da, gusto aundiaz egiña.

Atzeko zirrikitu zaarrak ere agertu dizkigute berritze ontan.

Erretaula 17-garren gizaldikoa da, Ameriketako arte lanen antza ba du, Mexikotarren batek egiña balitz bezala.

San Joan Bataiatzaillearen iduria erdian dago, bere izena darama elizak.

Bataio-pontea zabala du, gotikoa.

Ate ondoan jarri dute bataio ta ur bedeinkatua artzeko balio duela.

Amaseigarreneko Amabirjina bat ere, bere semea eskutan duela eserita dagoena jarri digute agirian arrizko orman.

Eliza gaurko kristau elkarteen billeratako antolatua dago.

Orren apain, garbi ta argi, oso gutxi Naparroan.